Albisteak

Albistea

Oinarrizko Lanbide Heziketako udal insitutuan aurre-matrikulazio epea irekita astelehenetik aurrera

 

Bermeoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan (OLHUI) aurre-matrikulazio epea astelehenetik, ekainaren 5etik, aurrera zabalik dago Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egiteko. Ziklo horiek DBHko titulua lortu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Datorren 2017-2018 ikasturtean ondoko zikloak eskainiko dira: Metalezko elementuen fabrikazioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak. Ziklo horiek bi ikasturteko iraupena dute eta epealdi horren barruan enpresetako praktikak egiten dira.

Ikasketa horiekin ikasleek lortutako titulazioa ikasketa araututakoa da eta Lanbide Heziketako Lanbide Kualifikazioen katalogoan barne sartuta dago; izan ere, balio akademikoa dauka eta baita lanerako balioa ere. Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortu ezkero, ikasleak Erdi mailako zikloetan matrikula daitezke <u>zuzenean</u>, beren ikasketekin jarraitzeko edo lan munduan sartzeko xedez.

Aurre-matrikulazio epea ekainaren 5etik 16ra izango da eta matrikulazio epea uztailaren 13tik 19ra. Hortaz, izen-emate epea astelehenean zabalduko da, 9:00etatik 14:00etara, Atalde 8an. Informazio gehiago nahi izan ezkero, deitu 946179175 telefono zenbakira

02 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0