Albisteak

Albistea

Sestaoko Trofeo Sprint Promesas lehiaketan emaitza oso onak lortu dituzte Bermeoko Igeriketa taldeek

 

Sestaon Trofeo Sprint Promesas eskolarteko lehiaketa izan zen joan den domekan, maiatzaren 12an, eta Bermeoko Kikunbera eta Axpoandi Igeriketa taldeek emaitza “izugarriak” lortu zituen, hainbat izan baitziren lortutako sariak.

Kikunbera igeriketa taldeari dagokionez, taldeko kategorian txapeldunorde izan da eta 8x50 metro askeetan podiuma lortu du. Markel Iriarte bigarrena izan da 50 metro bular-igeriketan eta Iker Egaña bigarrena 50 metro lepo-igeriketan.

Era berean, Nile Uriondo bigarrena izan da 50 metro tximeletan eta hirugarrena 50 metro bular-igeriketan. Martin Aristi hirugarrena izan da 50 metro askeetan, Eider Barrenetxea hirugarrena 50 metro lepo-igeriketan eta Naroa Gervasio hirugarrena 50 metro bular-igeriketan. Era berean, Axpoandi taldeko Lore Ferastrau lehenengoa izan da 50 metro tximeletan eta hirugarrena crol-en.

Horrez gain, joan den zapatuan, maiatzaren 11n, federatuen Trofeo Sestao lehiatu zen eta, bertan, Kikunbera taldeko Markel Barrenetxeak hirugarrena 100 metro tximeletan domina lortu zuen eta Axpoandi taldeko Aitor Barandikak hirugarren postua ere bai 50 metro tximeletan.

“Lan bikaina” egin dute Bermeoko igeriketa taldeetako neska-mutilek eta horregatik Bermeoko Udalak zorionak eman dizkie. Maiatzaren 18an, zapatuan, eskolarteko Bizkaiko txapelketan, Faduran, parte hartuko dute gure igerilariek. “Zorte on!”

 

 

15 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0