Albistea
-Garbiketa lan hauek burutzeko 155.000 euroko diru partida gorde da, BEZ kontutan hartu gabe
-Hala ere, %10eko igoera izan dezake, baldin eta langileen eta enpresen artean soldaten igoera adostearen ondorioz, lan kostua handitzen bada
Bermeon, 2022ko otsailaren 8an.- Bermeoko Udalak herriko kirol instalazioetan garbiketa lanak aurrera eramateko kontratu berria esleipenera atera du. Garbiketa lan hauek burutzeko 155.000 euroko diru partida gorde da, BEZ-a kontutan hartu gabe. Hala ere, kopuru honek, gehienez, %10eko igoera izan dezake, baldin eta langileen eta enpresen artean soldaten igoera adostearen ondorioz, lan kostua handitzen bada.
“Uste dugu sartu dugun klausula honek langileen eta enpresen arteko negoziazioan akordio batera iristeko bidea erraztu dezakeela, kontratu honek soldatetan hobekuntza egiteko aukera aurreikusten baitu eta honi esker, enpresak negoziaziorako margen gehiago izan dezake. Hori horrela, Udalak bere eskumenen barruan esfortzu hau egin ostean, alde biei akordioa lortzeko eskatzen die zerbitzuak %100ean eskaini daitezen. Izan ere, egoera honekin galtzen ateratzen garenok bermeotarrak gara”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.
010 (94 617 91 00)