Albisteak

Albistea

Alaine Agirreren 'Odol Mamituak' liburuaz aritzeko irakurleen txokoa bihar

 

Bermeoko Udal Liburutegiak bihar, eguenean, otsailaren 19an, Alaine Agirreren ‘Odol Mamituak’ liburuaz aritzeko irakurleen txokoaren saio berri bat hartuko du arratsaldeko 18:30ean. 

Dinamazitzailea Isa Castillo izango da eta parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri. Alaine Agirreren ‘Odol mamituak’ infernurako joan-etorri bat da. Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan, “emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatzen ditu, baina gogortasun horrekin samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka”.

Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan. Protagonistak bizi dituen muturreko esperientziak irakurleari bere azalean sentiarazten dizkio eta horretarako poesiara hurbiltzen den hizkera eder, estilizatu bat erabiltzen du.

Irakurle txokoan hilean behin, hirugarren eguenean, hain zuzen be, interesa duten pertsonak biltzen dira eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Ekimen horrekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.

18 / 02 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0