Albistea
Udalak gogorarazten du, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egiten duen bakoitzean administrazioa euskalduntzeko pausuak ematen ari dela
Bermeon, 2020ko apirilaren 23an.- Covid-19ak sortutako itxiera egoerak errenta aitorpena aurrez aurre egiteko epea atzeratu badu ere, herritarrek modu telematikoan egin ahal izango dute. Honela, nahi duenak, Internet bidez edota telefonoz egiteko aukera izango du. Aurten ere, Bermeoko Udalak bermeotarrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen ditu, modu naturalean eta inolako trabarik gabe urtero egiten dugun aitorpena euskaraz egin dezaten. Udalak gogorarazten du, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egiten duen bakoitzean administrazioa euskalduntzeko pausuak ematen ari dela.
Egungo egoeran, eta banketxeetan errenta aitorpena aurrez aurre egiteko aukera dagoen arte, herritarrak bi modu ditu dokumentu hau euskaraz egiteko. Alde batetik, autolikidazio proposamena iristen zaionean eta hau onartzen duenean, errenta aitorpena euskaraz egin nahi izango balu, telefonoz zein Internet bidez euskaraz egin nahi duela esan behar du eta, aurrerantzean, ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkio.
Bestetik, Internet bidez egin nahi izango balu, errenta programaren euskarazko bertsioa deskargatu eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu beharko du. Herritarrak aholkularitzaren bat aukeratzen badu, berariaz adierazi beharko du aitorpena euskaraz egin nahi duela.
010 (94 617 91 00)