Albisteak

Albistea

Mikroenpresentzat teknologia berrien erabilerarekin lehiakorragoak izateko aholkularitza Bermeoko KZgunean

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, eta Bermeoaldeko Behargintzaren kolaborazioarekin, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzen ikasteko eta horrela negozioak lehiakorragoak izateko doako aholkularitza pertsonalizatua eskainiko du. Aholkularitza tailer horiek 10 langile baino gutxiago duten autonomo eta mikroenpresei zuzenduta daude eta Bermeoko KZgunean eskainiko dira.

Teknologi berrien erabilerari buruzko aholkularitza tailerrak honakoak izango dira: ‘Zure negozioaren promozio aktiboa interneten’ (martxoak 13 eta 15 edo martxoak 20 eta 23); ‘Zure web gunea sortu eta erakusleiho birtuala bezala erabiltzen ikasi’ (martxoak 14 eta 16) eta ‘Teknologien erabilera eraginkorra eta segurua’ (martxoak 21).

Izena ematea Behargintzan izango da (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1. / Tel..: 94 617 91 90 / prospekzioa@bermeo.eus) martxoaren 8a baino lehenago eta plazak mugatuak dira. Interesa duten pertsonak Behargintzarekin kontaktuan jarri behar dira.

02 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0