Albisteak

Albistea

XI. Bertsopaper lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia bihar Bermeon

Bermeoko Udalak herriko ikastetxeekin batera,  bihar, eguaztenean, martxoaren 25ean, XI. bertsopaper lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo du Nestor Basterretxea aretoan, eguerdiko 12:00etan. 

Lehiaketa honen bitartez, gaztetxoen artean bertsozaletasuna sustatu gura da, eta gazteei euskal kultura sortzeko bidea egiteko leku bat eskaini. 

Lehiaketa honetan 11 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartzen dute eta lehiatzeak baino, parte hartzeak dauka garrantzia. Aurten lehen mailan, 11 eta 14 urte bitartekoan, 140 lagunek aurkeztu dute bertsoa. Bigarren mailan, 15 eta 18 urte bitartekoan, 6 lagunek aurkeztu dituzte bertsoak.  

Epaimahaian Lilibertso bertsolari taldea aritu da eta eurena izan da bertsorik onenak aukeratzeko lana. Maila bakoitzean sari bana emango da eta horrez gain lehenengo mailan lau gaztetxok aipamena jasoko dute eta bigarren mailan bik. 

Nestor Basterretxea aretora hurreratzen direnentzat bertso saioa polita egingo da, alde batetik, Jone Larrinaga eta Inazio Vidal bertsolariak izango ditugu bertsoak kantatzen parte hartzaile eta irabazleei, eta bestetik, irabazleek euren bertsoa kantatuko dute lagunen aurrean. 

Azkenik esan behar da, urtero legez, bertso irabazleak jaietako liburuan argitaratuko direla. Bermeoko Udalak eskerrak eman gura dizkie parte hartu duten gazteei eta baita horretan lagundu duten irakasleei ere, eta bertsoekin gozatzen eta jolasten jarraitu dezatela opa die.

 

 

24 / 03 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0