Albisteak

Albistea

Urdaibaiko EKZP kontsultatzeko eta alegazioak aurkezteko epea zabalik maiatzaren 16ra arte

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Bermeoko Udalari jakinarazi dioenez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Zuzentzeko Plana (EKZP) kontsultatzeko eta plan horri alegazioak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 16ra arte. 

Eusko Jaurlaritzaren esanetan, Urdaibaiko EKZPren aldez aurreko onarpena adostu da eta orain, informazioa jendaurrean jartzeko agindu da eta administrazio publikoei eta interesa duten norbanakoei entzuteko epea ireki da, 2016ko maiatzaren 16ra arte.

Azaldu duenez, kontsulta egiteko dokumentuak honako hauek dira: agindua, hasierako onespena duena; Urdaibaiko EKZP onartzen duen Dekretu Proiektua eta dokumentazio grafikoa. 

Horrela, Eusko Jaurlaritzak gogoratzen duenez, aipatutako epean, dekretu-proiektuaren dokumentazioa agerian egongo da, bai Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuaren egoitzan (Madariaga Dorretxea), bai www.euskadi.eus/urdaibai web gunean.

“Hala nahi duenak dekretu-proiektuaren edukiari buruz egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izango ditu”, azaltzen du Eusko Jaurlaritzak. Alegazioak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariari bidali behar zaizkio, bai formatu elektronikoan www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez, bai aurrez aurre herritarrei arreta emateko Zuzenean bulegoetan, aipatutako Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuaren egoitzan, edo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

 

 

25 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0