Albistea
Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak diru-laguntza bereziak bideratu ditu baliabide ekonomiko eskasak dituzten Bermeoko familietako ume eta gaztetxoak abuztuan herrian izango diran goizeko udalekuetan parte hartu dezaten.
Hain zuzen ere, herriko elkarte eta enpresa bi dira aurtengo abuztuan goizeko udalekuak antolatuko dituztenak: Urdaibai Kiroleroak eta AXI Ekitaldiak, hain justu. Lehenengoak, abuztuko lehen hiru astetan antolatu ditu goizeko udalekuak, hamabost egunekoak eta astebetekoak, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bigarrenak, aldiz, abuztuko lehen hamabostaldian antolatuko ditu goizeko udalekuak, ordutegi berberean. Bermeoko Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten umeen familiei udaleku horietan parte hartu ahal izateko diru-laguntzak bideratuko ditu.
Diru-laguntza horiek eskatzeko epea ekainaren 6tik 17ra artekoa izango da, biak barne. Eskariak, Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuan (GIZ) egin beharko dira (Gizarte eta Kultura Etxeko 1. solairuan), astelehenetik barikura, goizeko ordutegian (10:00etatik 14:00etara). Ume bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahalko du diru-laguntza.
Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Bermeoko Udalak horrela behar izanez gero, dokumentazio osagarria eskatzeko aukera izango du.
010 (94 617 91 00)