Albistea
Azaroaren 30ean, barikuan, ‘Kristalezko hezurrak’ dokumentalaren emanaldia izango da Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 19:00etan eta, ondoren, hitzaldia eskainiko da.
Irune Ormaetxeak, Kirol zinegotziak, azaldu duenez, ekimen honen helburua da ‘La Otra Mirada’ durangar ONGa Mongolian gauzatzen ari den proiektua gizarteratzea. Horrez gain, Beñat Ormaetxeak, Ander Txakartegik eta Koikili Lertxundik bizkaitar kirolariek 2017ko abuztuan Mongolia Bike Challenge BTT lasterketa ospetsuari esker bizi izandako kirol esperientzia solidarioa euskal gizartearekin partekatu nahi da.
Kirolak, elkartasunak, euskarak eta naturak bat egin dute Mongolian, eta horraino iritziko dira bizkaitar gazteen elkartasun pedalkadak. Bertan, nazioartean ospe handia duen Mongolia Bike Challenge izeneko lasterketa exigentea bukatzea lortu dute, 6 etapez osatutako BTT karrera luzea bezain gogorra, ez, ordea, Nalaik herriko zenbait haurren bizi duten egunerokoa bezain gogorra.
"La Otra Miradako" elkarteko euskaldunak 2012. urtetik arazo ezberdinak dituzten eskubiderik gabeko mongoliar haurrei duintasunez bizitzeko aukera emateko laguntza eskaintzen diete, eskola eta osasun eskubideak bermatuz. Hortaz, dokumental honen bidez, euren lana gizarteratu eta, batez ere, errealitate hau eraldatzen lagundu nahi da.
Ekitaldian Beñat Ormaetxeak, Ander Txakartegik edota Koikili Lertxundik parte hartuko dute eta, gainera, publikoak txirrindularitzako materialaren zozketa baten parte hartzeko aukera izango du. Sarrera dohainik izango eta Bermeoko Udalak herritar guztiak ekimen honetara gonbidatu ditu.
010 (94 617 91 00)