Albisteak

Albistea

Bermeoko Udal Zaharren egoitzan nagusien eguna ospatuko da zapatuan, azaroaren 17an

BERMEOKO UDAL ZAHARREN EGOITZAN NAGUSIEN EGUNA OSPATUKO DA ZAPATUAN, AZAROAREN 17AN

Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzan Nagusien Eguna ospatuko da, zapatuan, azaroaren 17an. Benito Ibarrolazak, Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidenteak, azaldu duenez, “jai horretan, egoiliarrak eurak direla eguneko protagonistak sentitzea nahi dugu”.   

Jai egunari hasiera emateko 11:00etan meza ospatuko da, eta bertan nagusiek mezako irakurketak eta eskaintzak egingo dituzte. Gainera, Mertxe Torre eta Leoncio Etxebarria egoileei omenaldia egingo zaie, gaur egun udal zaharren egoitzan denbora gehien daramaten egoiliarrak baitira. 

Meza ostean, Alkartasuna dantza taldearen ikuskizuna ikusteko aukera egongo da, eta, ondoren, Bermeoko abesbatzaren emanaldia izango da. Gero bazkaria izango dute eta horretan egoiliar eta senideek elkar gozatzeko aukera izango dute. Egun horretan, betiko moduan, senide barik dauden egoiliarrek boluntarioen laguntza izango dute. 

Bazkari ostean festak jarraituko du eta Ines Goiriren ‘line dance’ dantza ikuskizunarekin eta ‘Erroxapeko martxa’-ren emanaldiaren gozatu ahal izango dute egoiliarrek eta senideek. “Egoiliarrak eta senideak egun polita igarotzea espero dugu”, adierazi du Ibarrolazak.

 

15 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0