Albistea
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak 2019/2020 kirol denboraldiko lurreko eta uretako egitarauan parte hartzeko izen-ematea zabalduko du. Abonatuentzat uztailaren 1ean zabalduko da izena emateko epea eta ez abonatuentzat uztailaren 11n. Bermeoko Udalaren kirol patronatuak jakinarazi duenez, hileko ikastaroen eskaintza zabaldu egin da, ordutegiei dagokienez.
Eskaintzari dagokionez, adinen arabera banatuta honakoa da: 3 eta 5 urte bitarteko umetxoek igeriketa ikastaroak izango dituzte (akuateka 3, akuateka 4 eta akuateka 5, astean zehar eta asteburuetan) eta baita ere 5 urtetik gorakoek (akuateka 5 eta 6, amorrotsa, estiloak 1 eta estiloak 2, eskola lehiaketetarako prestakuntza (G1 eta G2) eta akuagazte).
Horrez gain, 5 urtetik gorako umeei zuzenduta, karatea, gimnasia erritmikoa eta zumba kids izango dira. Gazteei zuzenduta hainbat ikastaro izango ditugu: gimnasia erritmikoa, igeriketako ikastaroak, akuagazte, terapeutikoa, aqua running-a, karatea, aquagim-a, pilates eta hipopresiboak.
Bestalde, helduentzat aquagim-a, aqua running-a, pilates-a, igeriketako ikastaroak (hastapena, hobekuntza, estiloak, trabesia eta lehiaketa), igeriketa terapeutikoa, hipopresiboak eta karatea izango dira. Nagusientzat honakoa izango da eskaintza: 65 plus taldea, igeriketa ikastaroak (hastapena, hobekuntza, estiloak, trabesia eta lehiaketa), aquagim-a, pilatesa eta hipopresiboak.
Bermeoko Udalaren kirol patronatuak jakinarazi duenez, erabiltzaileek izena eman baino aurretik kontuan izan behar dute ezingo dutela bajarik eman lehen hilabetea, hau da, urria, igaro arte.
2018-2019 kirol denboraldian bataz beste 850 pertsona inguruk parte hartu dute hileko ikastaroetan. Saio solteei dagokienez, hileko, partaideen batez bestekoa 150ekoa izan da. Horrela, ikastaroetako partaideak eta saio solteetako erabiltzaileak gehituta, hilean, bataz beste 1.000 pertsona inguruk parte hartu dute Araneko udal kiroldegiaren ikastaroetan.
Araneko kiroldegiko udako ordutegia
Bestalde, uztailaren 1ean Araneko kiroldegia udako ordutegiarekin hasiko da, hau da, astelehenetik barikura (8:00 – 14:00 eta 17:00-21:30) eta zapatu, domeka eta jai egunetan (uztailak 25 eta abuztuak 16) 9:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik. Aurten, uda sasoian, ordu bete gehiago egongo da irekita eguerdietan, hau da, 13:00ean itxi beharrean, 14:00ak arte egongo da irekita.
Irailaren 1etik 16ra kiroldegia itxita egongo da ohiko lan mantenuak egiteko (garbiketa orokorrak, DDD kontrola, legionella, igerilekuak hustu, beharrezko konponketak egin, garbitu eta bete, besteak beste). Irailaren 17tik aurrera egun osoko ordutegiarekin irekiko da: astelehenetik barikura 8:00etatik 21:30era, zapatuetan (9:00-14:00 eta 16:30-20:00) eta domekak eta jai egunetan (9:00- 14:00).
010 (94 617 91 00)