Albisteak

Albistea

Artike Bidea berriro itxiko da azaroaren 26, 27 eta 28an saihesbideko lanak direla eta

Saihesbideko lanak direla eta, berriro ere Artike Bidea, zubi parean, Irastorzako lantegitik aurrera, trafikora moztuko da azaroaren 26, 27 eta 28an. Azaroaren 26an, bihar, eguaztenean, goizeko 7:00etatik eta lanak bukatu arte itxiko da eta azaroaren 27an eta 28an, eguenean eta barikuan, goizeko 8:00etatik eta lanak bukatu arte.   

Era berean, aurreikusten da Almikeko auzobidea bihar, eguaztenean, trafikora moztu daitekeela goizeko 8:00etatik eta lanak bukatu arte.  

Hurrengo asteetan ere, beste egun batzuetan ere itxi daitezke baina oraindik saihesbideko lanen arduradunek ez dute  zehaztu zeintzuk izango diren egun hauek.  Informazioa eduki bezain pronto horren berri emango da.

Ildo berean, jakinarazi zen moduan, abenduaren 5era arte ezin izango da aparkatu Askatasun Bidean eta Artike Bidea kaleetan garraio bereziak pasa ahal izateko.

25 / 11 / 2014

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0