Albisteak

Albistea

Bermeoko Arrain Azokak aurten XXV. urteurrena betetzen du eta maiatzaren 17, 18 eta 19an izango da

 

 

 

Bermeoko Arrain Azokak aurten XXV. urteurrena betetzen du eta maiatzaren 17an, 18an eta 19an izango da. Bermeoko Udalak azpimarratu duenez, “1994. urtetik egiten den Bermeoko Arrain azoka lehenengoa da Euskal Herrian eta gaur egun mota horretako azoken artean garrantzitsuena da Euskal Herrian”.

Horrela, aurtengo Arrain Azokaren kartelean 25 urteko ibilbide hori islatu nahi izan da eta arrain azokan beti presente egon diren elementuak agertzen dira: kontserbak, arraina, ikerketa, arrantzaleak, sareginak, itsasontziak… Bermeori hain lotuta dagoen arrantza eta itsas mundua, hain zuzen ere.

Arrain Azoka “gure produktu eta kulturaren erakusleiho aparta” da, eta horregatik “udalak bere aldeko apustua” berresten du. “25 urte hauetan Bermeoko Arrain Azoka erreferentea izateko elkarlanean ari dira Udala, kontserba enpresak eta erakundeak; izan ere, oso garrantzitsua da gure herriaren etorkizunerako”, adierazi du.

Iaz Bermeoko Arrain Azokan Bermeo Tuna World Capital ekimena aurkeztu zen eta aurten, proiektu hori estrategikoa den heinean, bere espazio propioa izango du Arrain Azokaren 25. Urteurrenean.

“Aurten 25 urte betetzen dituen Arrain Azokak beste horrenbeste betetzea espero dugu eta erreferentea izaten jarraitzea”, adierazi du

 

 

05 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0