Albisteak

Albistea

Bermeok Ukrainarako materiala bilduko du

-Bilketa Asociación Socio-Cultural y de Cooperación al Desarrollo de Ucrania-Euskadi elkarteak koordinatuko du eta Bermeoko Udalak laguntza eskainiko dio

-Besteak beste, garbitasun pertsonalerako materiala, janaria, neguko arropa, material soziosanitarioa… batuko da San Frantzisko elizako arkupean astelehenetik aurrera

-Diru donazioak ere egin ahalko dira

Bermeon, 2022ko martxoaren 4an.-  Bermeoko Udala eta Asociación Socio-Cultural y de Cooperación al Desarrollo de Ucrania-Euskadi elkarlanean arituko dira Ukrainarako materiala biltzen. Besteak beste, garbitasun pertsonalerako materiala, janaria, neguko arropa, material soziosanitarioa… batuko da San Frantzisko elizako arkupean martxoaren 7tik 10era 17:00etatik 20:00etara.

“Bermeoko Udalak irmoki gaitzesten du Errusiaren inbasioa Ukrainan. Ukrainarrak oso egoera larria bizitzen ari dira eta ezin dezakegu beste alde batera begiratu. Bertokoek gure laguntza behar dute eta, duela egun batzuk, Asociación Socio-Cultural y de Cooperación al Desarrollo de Ucrania-Euskadi elkarteak Bermeoko Udalari materiala biltzeko laguntza eskatu zion. Elkarteak berak koordinatuko du bilketa eta Udalak bide honetan laguntza eskainiko dio. Helburua da behar-beharrezkoa dutena jasotzea. Bakoitzak ahal duen neurrian lagunduko du eta seguru naiz bermeotarrok, beti bezala, oraingoan ere bikain erantzungo dugula. Laguntza eskatu ziguten eta, noski, bide horretan aurkitu gaituzte. Gure betebeharra da. Logistika eta beharrezko materialak bermatuko dizkiegu Udal modura”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

5 atal dira bereizi direnak: garbitasun pertsonala (xaboia, hortzetako pasta, eskuilak, konpresak, pixoihalak...), elikadura (elikagai ez galkorrak eta kristalezko ontzirik gabe), berokiak eta hotzari aurre egiteko materiala (barruko arropa termikoa, eskularruak, neguko arropa, galtzerdi termikoak, lo-zakuak, esterilak, metxeroak, pospoloak, botila termikoak, linternak, pilak...), material soziosanitarioa (maskarak, txabusina kirurgikoak, bendak...) eta elkartearen kontu korrontera zuzenean egin ahal izango diren donazioak.

Zuzeneko diru donazioa egin nahi duenak kontutan hartu beharreko informazioa:

-          Oso garrantzitsua da kontzeptua zehaztea: ‘donazioa’

-          Titularraren izena: ASOCIACIÓN SOCIO CULTURAL Y DE COOPERACIÓN AL DESARROLLO UCRANIA EUSKADI (G95777678)

-          Kontu korronte zenbakia: 2095 5001 00 9114437029

-          IBAN: ES16 2095 5001 0091 1443 7029

-          SWIFT KODIGOA (BIC) BASKES2BXXX

Kontakturako jarri harremanetan:

-          642 772 760 / 636079690 telefonoetan

ucraniaeuskadi@gmail.com helbide elektronikoan

04 / 03 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0