Albisteak

Albistea

'Branding & Social Media' marketing ikastaroa Behargintzan, ekintzaileei zuzenduta

 

Bermeo-Mundaka-Sukarrietako Behargintzan bere lan-proiektua edota negozio-ideia garatzen dauden pertsona ekintzaileei zuzenduta, ‘Branding & Social Media’ marketing ikastaroa antolatu du Behargintzak azaroaren 3an eta 6an, barikuan eta astelehenean. 

Zortzi orduko tailer teoriko praktikoa izango da, eta, horrez gain, parte-hartzaileek hiru orduko tutoretza pertsonalak izango dituzte proiektu edota ekintzaile bakoitzari zuzenduta. 

Ikastaroan honako lau atalak garatuko dira: ‘Analisia: gure markaren ingurunea zein den jakiteko lehen pausoa’, ‘Branding diagnosia: gure markaren posizionamendua definitu’, ‘Planifikazio estrategikoa eta gauzatzea: markaren aktibazio prozesua’ eta ‘Nola komunikatzen dute beste erakunde batzuk sare sozialetan’ (Facebook, Twitter, Instagram, YouTube). 

Interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, autoenplegua@bermeo.eus)

26 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0