Albisteak

Albistea

11 eta 18 urte bitarteko gazteentzat XI. Bertso Paper Lehiaketa

11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta XI. Bertso paper lehiaketa egingo da Bermeon. Bermeoko Udaleko Euskara Sailak adierazi duenez, lehiaketa honen helburua da gaztetxoen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea. Bertso paperak aurkezteko epea otsailaren 2tik eta martxoaren 6ra izango da eta ikastetxeetan aurkeztu beharko dira.  

Maila bi bereizten dira adinaren arabera; 1.maila: 11 eta 14 urte bitartekoentzat da eta 2. maila 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Parte hartzeko, Bermeon bizi edo ikasle izan behar da, horixe da baldintza bakarra.   

Bertso kopuruari dagokionez, 1. mailakoek 3na bertso aurkeztu behar izango dute eta 2.ekoek gutxienez 4 eta gehienez 6 bertso. Neurriak eta gaia, berriz, beste urteetan legez, libreak izango dira. 

Bertso paperak ezizenez sinatuta eta adina adierazita aurkeztuko dira ikastetxean. Ikastetxeak Udalaren Euskara Sailean zerrenda baten aurkeztuko ditu egileen ezizenak eta izen-abizenak gutun-azal itxi baten.

 

Epaile lanetan jardungo diren bertsolariek kontuan izango dituzte: bertsoaren kalitatea, estiloa, gaia garatzeko modua eta originaltasuna.

 

Sari bana jasoko dute 1. eta 2. mailetako irabazleek eta Nestor Basterretxea aretoan martxoaren 25ean, eguaztenean, eguerdiko 12:00etan egingo den saioan irabazleek kantatzeko aukera izango dute. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira. Bermeoko Udalak bertsolaritzan aritzeko gazteak animatu ditu. Ekin bertsoari!!

 

 

 

 

 

 

 

 

28 / 01 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0