Albisteak

Albistea

Burujabetasun zelaiko tirolina martxan dago

 

Irune Ormaetxeak, Bermoko Kirol zinegotziak, adierazi duenez, Bermeoko Burujabetasun zelaiko tirolina jadanik martxan dago; eta, hortaz, 50 metroko tirolina honetan umeek gazteek ere jolasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute.  Gainera, bikoitza da, hau da, bi pertsonek aldi berean erabili ahal dute. 

Ormaetxeak gogoratu duenez, tirolina herritarrek Bermeoko Udalari egindako eskaera bat izan da,  izan ere, “gaztetxoekin izandako hainbat topaketetan betiere Bermeon tirolina bat izatea gustatuko litzaiekeela jakinarazi didate, baita umeekin egindako parte hartze prozesuan ere”. 

Era berean, Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, “Burujabetasun zelaia aisialdirako espazio aktiboa bihurtu nahi izan dugu, eta, horretarako, tirolina eta korrika egiteko 500 metroko zirkuitu bat jarri ditu Bermeoko Udalak”. Bizitza aktiboa sustatzen duten bi proiektu horiek Bermeoko Udalak eta Enagasek finantzatu dituzte; hori dela eta, enpresa horri eskerrak eman dizkio Ormaetxeak. 

Bere esanetan, Burujabetasuna zelaian tirolina eta zirkuitua jarrita “aisialdirako gune natural atsegin eta erakargarria dugu. Gainera tirolina zein zirkuitua elementu oso positiboak direla uste dut, bizitza aktiboa ahalbideratzen dutelako, eta horrek, aldi berean, bizitza osasuntsua sustatzen laguntzen duelako”. 

“Bermeoko Udalak herritarren bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du eta Burujabetasun zelaian egindakoa ohitura osasuntsuak sustatzeko emandako beste pauso bat da”, esan du. 

05 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0