Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak, Artza Pilota Elkarteak eta Inpesca-Atunlok 1go Bermeo Hiria Inpesca-Atunlo Pilota Festibala aurkeztu dute

Formatua estrainatzen duen jaialdi honek hiru partida izango ditu: Arrain Azokan, Madalen Egun bezperan eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan

Bermeon, 2022ko maiatzaren 9an.-  Bermeoko Udalak, Artza Pilota Elkarteak eta Inpesca-Atunlo enpresak 1go Bermeo Hiria Inpesca-Atunlo Pilota Festibala aurkeztu dute gaur goizean Artza Frontoian. Pilota jaialdi honek hiru partida izango ditu, bermeotarrentzako oso data berezietan: Arrain Azokan, Madalen Egun bezperan eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan.

“Ilusio handiz aurkezten dugu jaialdi hau. Oraingoan formatua berria estreinatuko dugu, hiru partidekin. Finalerdiak Arrain Azokako ostiralean eta Madalen Egun bezperan jokatuko dira eta, irabazleek finala Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan jokatuko dute. Uste dugu oso erakargarria izango dela. Gure kirolak balioan jarri nahi ditugu eta jakin badakigu pilotak jarraipen handia duela Bermeon. Uda garaia dator eta honelako ekimenek seguru harrera oso ona dutela bermeotarrengan. Pandemiaren garai zailenak gaindituta, ilusiorako egunak dira oraingoak. Lehen mailako pilotariak datoz herrira eta bermeotar guztiak gonbidatzen ditugu pilotaz gozatzera”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.
Pilota partidak izango dira:

-        Maiatzaren 20an (22:00etan):

         Irribarria – Martija / Elezkano II – Zabaleta

-        Uztailaren 21ean (19:00etan) :

         Urrutikoetxea – Albisu / Laso – Imaz

-        Irailaren 16an finala (18:00etan)

09 / 05 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0