Albistea
Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak (GOUP) dementzia fase arinean duten pertsonei zuzenduta, Psikoestimulazio tailerra eskainiko du. Tailer honetan parte- hartzea dohainik da eta Gizarte Ongizatearen Udal Patronatuan eman behar da izena.
Tailer honen helburua da dementziaren galera prozesua geldotzea. Horregatik, parte hartzaileek dementzia fase arinean izan behar dute. Psikoestimulazio tailerra martitzen eta eguenetan eskainiko da Erreten Lamerako lokalean.
Horrez gain, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei zuzendutako laguntza psikologikoa eskaintzen du. Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak azaldu duenez, mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileek askotan antsietatea, depresioa edota gainkarga sufritzen dute. Laguntza psikologikoaren helburua da sintoma horiek sufritzen duten familiar zaintzaileetan horiek gutxitzea eta ez dutenei saihesten laguntzea.
Laguntza psikologikoa jasotzeko baldintza mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzailea izatea da. Dohainik da eta interesa duten pertsonek Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan eman behar dute izena.
010 (94 617 91 00)