Albisteak

Albistea

Aurten 50 urte beteko dituen Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeak jasoko du 2023ko Hegaluze Saria

-Saria maiatzaren 19an entregatuko da, Arrain Azokaren aurkezpen egunean bertan

Bermeon, 2023ko maiatzaren 10ean.- Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeak eskuratuko du XXVI. Hegaluze Saria. Aurten 50 urte beteko dituen eskola publikoak herrian ematen den sari garrantzitsuena jasoko du XXIX. Arrain Azokaren aurkezpen egunean bertan, hots, maiatzaren 19an. Hegaluze Sariak Bermeoren izena zabaldu eta goratu edo herriaren alde egin duen pertsona zein erakundea nabarmentzea du helburu eta aurten, eskolaren ibilbidea saritzea erabaki dute herritarrek.

Epaimahaiaren arabera, hauek izan dira saria emateko arrazoi nagusiak:

·        - Bermeoko eskola publikoak aurton 50 urte beteko ditu. Eskola hau izan da eta izaten jarraituko du bermeotar askorentzat lehen eskola eta bere bizitzako erreferentziazko eskola.

·      - Eskola publikoa beti egon da herritar guztientzat zabalik, euskalduna, berritzailea, eleanitza, inklusiboa eta publikoa den heinean konpentsatzailea eta ideologikoki anitza. Eguneroko errealitatean murgilduta bizi den eskola eraikitzen jarraitzen du: berritzailea, gaurkotua, kalitatezkoa eta ekitatiboa.

     - Eskolak gure herriko umeei bere ahalmen guztiak garatzen eta bizitzaren eremu guztietan aurreratzen laguntzen dio, herritar tolerante, kritiko, parte hartzaile, arduratsu eta jasangarritasunarekiko konprometituak.

Arrain Azoka Elkarteko kideak atzo batu ziren, maiatzak 9, aurtengo Hegaluze Saria emateko. Aurten, 13 proposamen aurkeztu dira 9 hautagairekin eta guztien artean erabaki da XXIX. Arrain Azokako Hegaluze Saria izatea Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeari ematea.

Hauek izan dira aurreko edizioetako irabazleak: Gaztelugatxeko Doniene Zaintzen dauen batzordea (1997) / Antonio Carmona (1998) / Josu Unanue (1999) / Arrain Kontserba Lantegiak (2000) / Alkartasuna Dantza Taldea (2001) / Club Bermeo (2002) / Arraun Elkartea eta Bermeoko arrantzaleak (2003) / Hegaluze itsasontzia (2004) / Lucia Etxebarria (2005) / Juan Gametxogoikoetxea (2006) / Zulai Agirre Alegria (2007) / Ilaski Serrano (2008) / Bingen Fernandez (2009) / Jabi Elortegi (2010) / Bermeoko Santa Veracruz Kofradia (2011) / Bermeoko Abesbatza eta Izaro Abesbatza (2012) / Bermeoko Herri Babesa (2013) / Juan Antonio Apraiz (Coyote) (2014) / Serrats Kontserbak (2015) / “Fray Alberto” Alberto Aurrekoetxea Astuy (2016) / Eleizalde ikastola (2017) / Atunontzi izozkailuen enpresek (2018)/ Erroxape  Emakumeen Elkartea (2019)/Asier Romero (2021) / Rafa Sardina (2022).

10 / 05 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0