Albisteak

Albistea

Bermeoko Musikako Eskolako irakasleek ipuin musikatua eskaini dute Udalaren Zaharren egoitzan egoilarrak musikarekin gozatzeko

 

 

Bermeoko Udal Musika Eskolako irakasleek gaur ipuin musikatua eskaini dute Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzan egoiliarrak musikarekin gozatzeko. Ekimen honetan, musika eskolako irakasleek ipuinean txertatuta estilo desberdineko kantu ezagunak jo dituzte eta antzerkitxoa ere egin dute.

Ipuin musikatua Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako lorategian izan da eta egoiliarrek ikuskizun honekin ondo pasa dute, izan ere, musikaren disfrutatu dute eta barre ere egin dute antzezlanarekin. Idurre Bidegurenek eta Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateak eta alkateordeak, hurren hurren, ikuskizun hau ikusi dute egoiliarrekin batera.

Ipuin musikatua Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Bermeoko Udal Musika Eskolak elkarlanean egoitzako egoiliarrak musikarekin gozatu ahal izateko martxan jarri duten programaren barne dago.  Programa honek “pertsona nagusientzat hainbat onura dakar, izan ere, integrazioa lantzen da, komunitatearekiko lotura mantentzen da, autoestima hobetzen du, maila kognitiboa lantzen du eta belaunaldien arteko lotura sendotzen du”.

Bidegurenek eta Ibarrolazak programa hau “gure nagusientzat oso positiboa dela” adierazi dute, izan ere, “gure nagusiek musikaz gozatzen dute eta, aldi berean, integrazioa eta autoestima hobetzea lantzen da, besteak beste”.

 

 

17 / 05 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0