Albistea
Bermeoaldeko Behargintzak apirilean ere enplegu jardunaldiak antolatu ditu langabetuei, lana bilatzerako prozesuan, laguntza eta aholkularitza eskaintzeko helburuarekin. Jardunaldiak hiru egunetan izango dira, apirilaren 14an, 16an eta 30ean, hain zuzen ere, Bermeoko Behargintzan (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua).
Apirilaren 14ko saioa 15:30etik 18:30eara izango da eta Lanbideko web gunearen erabilerari buruzkoa izango da. Apirilaren 16ko saioa 10:00etatik 13:00etara izango da eta bertan norberaren ezagupena landuko da. Apirilaren 30eko saioan enplegua bilatzeko web guneen erabileraren (randstad, infojobs…) inguruan arituko dira 10:00etatik 13:00etara.
Behargintzak gogoratu duenez, gaur egungo krisiaren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabetuak daude eta, horregatik, “askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute”. Hori dela eta, Behargintzak enplegu jardunaldi hauek antolatu ditu lan bilketa aktiboan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta. Bertan laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte.
Interesa duten pertsona guztiak Behargintzako bulegoetara joan behar dira edo bere telefonora deitu behar dute. ( tel: 94 6179190 behargintza@bermeo.org).
010 (94 617 91 00)