Albistea
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Taraska Gazte-Zahar taldeak urtarrilaren 27rako antolatutako Bermeoko XV. Herri Lasterketa bertan behera gelditu zen eguraldi txarragatik. Izena emateagatik jasotako dirua, 619,50 euro, hain zuzen ere, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) Gobernuz Kanpoko Erakundeari eman zaio. Erakunde hori sorosle, patroi eta osasun arloko boluntarioek osatzen dute, pertsona errefuxiatuak laguntzeko helburuarekin.
Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol zinegotziak, Jon Garcíari, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEren boluntario bermeotarrari, eman dio laguntza hori Bilbon porturatuta dagoen erreskaterako Aita Mari itsasontzian.
010 (94 617 91 00)