Albisteak

Albistea

Adin eta gustu guztiei zuzendutako kultur-ekintza ugari Bermeon Aste Santuan zehar

-Bermeoko Udalak, Gazteria eta Kultura sailen bitartez, eta Bermeoko Santa Vera Cruz kofradiarekin elkarlanean egitarau zabala antolatu du: erakusketak, prozesioak, tailerrak, campusak…

Bermeon, 2023ko martxoaren 28an.- Erakusketak, prozesioak, tailerrak, campusak… Aurten ere, bermeotar guztiek, ume, gazte, zein helduek ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute Aste Santuko oporretan zehar. Okasiorako, Bermeoko Udalak, Gazteria eta Kultura sailen bitartez, eta Bermeoko Santa Vera Cruz kofradiarekin elkarlanean egitarau zabala antolatu du herritarrek, oporretan astialdi hezigarria, dibertigarria eta aktiboa izan dezaten.

Hasteko, apirilaren 7an, Bermeoko Santa Vera Cruz kofradiak antolatutako eta 1550. urtetik egiten diren Aste Santuko prozesioak egingo dira herriko kaleetan zehar. 11:00etan topaketa santua egingo da eta 18:00etan hileta santua.

Bestalde, apirilaren 14an, Benetan Be taldearen “Batetik bestera” umeentzako antzerkia eskainiko da Nestor Basterretxea aretoan. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da, sarrerek 4 euroko prezioa izango dute eta apirilaren 3tik aurrera salgai egongo dira Gizarte eta Kultura Etxean edota www.giglon.com estekan.

Apirilaren 14tik 23ra Rosa María Sanchezen pintura erakusketa bat antolatuko da Nestor Basterretxea Aretoan eta astelehenetik igandera  19:00etatik 21:00etara bisitatu ahal izango da.

Zientzia esperimentuen campusa eta Argazkilaritza eta bideo campusa

Bestalde, 6 eta 14 urte bitarteko umeentzako argazkilaritzari eta bideogintzari eta zientzia esperimentuei buruzko campus bi antolatu dira. Alde batetik, Zientzia Esperimentuen campusa apirilaren 3tik 5era, astelehenetik asteazkenera egingo da, 2011-2017 urteetan (6-12 urte) jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago eta 50 euroko prezioa izango du. Bestetik, Argazkilaritza eta bideo campusa apirilaren 11tik 14ra egingo da,  2009tik 2014rako (9-14 urte) gazteei zuzenduta dago eta 40 euroko prezioa izango du.

Campus biak 10:00etatik 14:00etara izango dira Gaztelekuan eta bi kasuetan 25 plaza eskainiko dira. Parte hartu nahi dutenek Bermeoko GIZen eman beharko dute izena. Plazak esleitzeko, izen-ematearen iriste-ordena jarraituko da eta plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrendak sortuko dira.

Bekoportale, Gaztelekua eta ludoteka

Bestalde, Bermeoko Bekoportalek (0-5 urte), Ludotekak (6-11 urte) eta Gaztelekuak (12 urtetik gora) Aste Santu honetan udaleku itxura hartuko dute; izan ere, ekintza ugari antolatu dira datozen opor egunei begira, proposamen zoragarri eta dibertigarriak, adin tarte bakoitzari egokituak.

BEKOPORTALE: 11:00-14:00<u> </u>

·         Apirilak 4: psikomotrizitatea (17:00etatik 19:00etara)

·         Apirilak 5: jolas librea (17:00etatik 19:00etara)

·         Apirilak 11: txikitxef

·         Apirilak 12: pailazoen ikuskizuna

·         Apirilak 13: Pazko arrautzak margotzea

·         Apirilak 14: esku ibiltariak tailerra

·         Apirilak 15: ginkana txikia

 LUDOTEKA: 17:30-20:30

·         Apirilak 3: eskulanak

·         Apirilak 4: txisteak kontatzea eta mimika: telebistako iragarkiak igarri

·         Apirilak 5: askaria eta disko festa

·         Apirilak 11: San Miguel auzora irteera

·         Apirilak 12: sukaldaritza tailerra

·         Apirilak 13: Ekoetxea Urdaibaira irteera

·         Apirilak 14: Tik Tok saioak

·         Apirilak 15: maratoi txikia

 GAZTELEKUA: 18:00-22:00

·         Apirilak 3: mahai jokoak

·         Apirilak 4: eskulanak

·         Apirilak 5: mahai jokoak

·         Apirilak 11: mahai jokoak

·         Apirilak 12: Nintendo Switch lehiaketea

·         Apirilak 13: urtekerea: KNS Aventura Park Bilbao (Basauri)

·         Apirilak 14: mahai jokoak

·         Apirilak 15: Aste Santuko jaialdia: musika, dantza, merendola

28 / 03 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0