Albistea
Behargintzak “Mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa ematea erakunde sozialetan” izeneko profesionaltasun ziurtagiria lortzeko ikastaroaren bi atal eskainiko ditu azaroan: alde batetik, “Erakundeetako gizarte-eta osasun–arretan esku hartzea” atala, 70 ordukoa; eta, bestetik, “Laguntza psikosoziala eta harreman-eta komunikazio-arreta erakundeetan” atala, 130 ordukoa.
Ikastaroa ibilbide profesionala arlo horretan jorratu nahi duten pertsonei zuzenduta dago, eta parte hartzeko baldintza da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izatea.
Ziurtagiriaren atalak azarotik otsailera emango dira Gernikako Lanbide Ekimenen gelatan. Ordutegia 15:30etik 19:30era izango da.
Izena emateko epea azaroaren 17arte izango da Bermeoko Behargintzan. Informazio gehiago nahi duten pertsonek Behargintzan jaso ahal izango dute (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua, telef: 94 6179190 behargintza@bermeo.eus).
010 (94 617 91 00)