Albisteak

Albistea

Bermeoko Herri Babesak Madalen Egunean parte hartuko duten itsasontziei segurtasun neurriak errespetatzeko eskatzen die

Bermeoko Herri Babesak Madalen Egunean, uztailaren 22an, itsas jaian parte hartuko duten itsasontziei Bizkaiko Itsas Kapitaintzak ezarritako segurtasun neurriak errespetatzeko eskatzen die segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Horrela, Bermeoko Herri Babesak gogoratu duenez, Bizkaiko Itsas Kapitaintzaren neurriek honakoa adierazten dute: itsas jaian ezin izango dute parte hartu lau metroko luzera baino gutxiago duten itsasontziek, belaz nabigatzen ari diren itsasontziek, arraunez mugitzen diren itsasontzi edo tresnek (piraguak, kayak, paddle surf tablak…), beste era bateko ur gaineko tresnek, ezta ere sei metro baino gutxiagoko itsasontzi pneumatikoek edo ur motoek, segurtasun taldekoak direnak izan ezik.  

Horrez gain, itsasontzietako aforoa errespetatu behar dela adierazi dute. “Garrantzitsua da neurriak betetzea jaietan segurtasuna bermatzeko”, adierazi du Bermeoko Herri Babesak

20 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0