Albistea
Bermeoko Larrinaga bandaren grabazio zaharrak biltzen dituen Bermeoko Txistulariak, Musikarako Grina CDa salgai dago jadanik Berhaz bulegoan (Ertzilla kalea 6-8). Bere prezioa 5 euro da.
Bermeoko Udalak eta Euskal Herriko Txistulari elkarteak argitaratutako disko hori bi CDz osatua dago, eta horietan Larrinaga txistulariek 1961. urtean eta 1964.urtean grabatutako biniloetako kantak biltzen dira.
“Disko horrekin Bermeoko musika, altxor aberasgarria, berreskuratu dugu, eta, aldi berean, gure herriko ondarea sustatzen dugu”, adierazi du Aingeru Astuik, Bermeoko Kultura zinegotziak. Horrela, CD horren bidez, “gure herriko musikaren eta kulturaren zati bat ezagutzeko aukera izango dugu herritar guztiok”.
010 (94 617 91 00)