Albistea
Bermeon, 2023ko ekainaren 28an.- Joan den ostiralean, ekainaren 23an, Asier Larrauriren alkate eta zinegotzi karguari uko egitea aho batez onartu ondoren, gaur goizean Bermeoko Udalak ezohiko osoko bilkura egin du alkate berria izendatzeko. EH Bilduko 5 zinegotzien eta Guzaneko 4en aldeko botoarekin eta EAJ-PNVko 8en kontrako botoarekin, Nadia Nemeh Somali, EH Bilduko bigarren hautagaia, aukeratu dute Bermeoko alkate izateko. Guzan plataformako Xabier Ortuzar izango da lehen alkateordea.
Osoko bilkurak, halaber, Victor Uriarteren (EH Bildu) zinegotzi kargua hartzea onartzeko ere balio izan du.
010 (94 617 91 00)