Albistea
Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatuta, XV. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa izan da barikuan, ekainaren 1ean, Nestor Basterretxea aretoan eta Adriana Rosas (LH2, 4. maila), Leire Galán (LH3, 5. maila), Unai Udaldebere ( LH3, 6.maila), Iker Amable (DBH 1. zikloa), Olaia Mugika (DBH 2. zikloa) eta Uxue Iturbide (Batxilergoa) izan dira aurtengo irabazleak. Sari bezala liburuak, Luma liburudendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jaso dituzte.
Bigarren sailkatuek liburuak eta diplomak jaso dituzte eta honako hauek izan dira: Maite Alegria (LH2, 4. maila), Zihara Ucar (LH3, 5. maila), Alain Ortega (LH3, 6.maila), Maddi Miguela (DBH 1.zikloa), Leire Caruezo (DBH 2. zikloa) eta Kristina Bilbao (Batxilergoa). Horrez gain, finalistek diplomak jaso dituzte eta iazko irabazleen ipuinez osatutako liburuxka banandu zaie ikastetxe guztietako haurrei.
XV. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute, hau da, 9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazteek. Horrela, sariak kategorietan banatzen dira: LH 2 zikloa 4. maila, LH 3 zikloa 5. maila, LH3 zikloa 6. Maila, DBH 1 zikloa, DBH 2 zikloa eta batxilergoa.
Sari banaketa ekitaldian egon dira, besteak beste, Benito Ibarrolaza, Bermeoko alkateordea, eta Aingeru Astui, Kultura zinegotzia. Aizkoa Olabarrietak ipuin-kontalariak ipuin saioa eskaini du eta ume eta gazteek ipuinekin gozatu dute.
010 (94 617 91 00)