Albisteak

Albistea

Bermeok Erroxape Emakumeen Elkartearen Kontakizun laburren lehiaketa berreskuratu du

Kontakizunak otsailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira eta epaia martxoaren 8ko ekintzen barruan jakinaraziko da

Bermeon, 2023ko otsailaren 08an.- Pandemiaren ondoren hiru  urtez ospatu ezinik egon ondoren, bueltan da, berriro ere, 1996an martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, zela eta Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak sortutako Kontakizun laburren lehiaketa.

Ohikoa den bezala, parte hartzaileek 18 urte baino gehiago izan beharko dute eta kontakizunak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Luzerari dagokionez, 4-6 foliokoak izan beharko dira (orrialde bakarrean idatzita, hutsune bikoitza eta 1.200 karaktere orriko). Kontakizunak jatorrizkoak eta inoiz argitaratu gabeak izan behako dira eta gaia nagusia “andrazkoa” izango da.

Lanak otsailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira honako toki batean: Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkartean bertan, Udal liburutegian, Kultura etxean edota Bermeoko 115. posta kutxan. Epaiari dagokionez, martxoaren 8ko ekintzen barruan jakinaraziko da eta 3 sari banatuko dira:

·         1. saria: 250 euro eta aitorpen plaka bat

·         2. saria: 150 euro eta aitorpen plaka bat

·         3. saria: aitorpen plaka bat

Antolatzaileek bermeotar guztiak animatu nahi dituzte gogoz eta maitasunez antolatu duten lehiaketa honetan parte hartzera.

08 / 02 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0