Albistea
Bizkaiko zaharren egoitzetan urriaren 24tik aurrera iragarritako grebak ez duela Bermeoko ‘Sancti Spiritus’ Udalaren Zaharren egoitzan inolako eraginik izango adierazi du Benito Ibarrolazak, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko presidenteak.
Ibarrolazak azaldu duenez, grebak eragina izango du zaharren egoitza pribatuetan edo, publikoak izan arren, bere zerbitzuak zeharkako kudeaketaren bitartez, enpresa pribatuen bitartez, eskaintzen dituztenetan. Baina, Ibarrolazak adierazi duenez, Bermeoko "Sancti Spiritus" Udalaren Zaharren egoitza publikoa da, Udalarena, hain zuzen ere, eta horretan eskaintzen diren zerbitzu gehienak kudeaketa zuzenaren bitartez kudeatzen dira. “Horrela, udal zaharren egoitzako langileek udal langileen lan baldintza berdinak eta Lan Hitzarmen berbera dute”, gaineratu du.
Bi salbuespen daudela zehaztu du Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko presidenteak eta horiek Irabazi Asmo Gabeko erakundeekin egiten direla adierazi du, harrerako zerbitzua eta denbora libreko zerbitzua, hain zuzen ere.
Horrela, Bizkaiko zaharren egoitzetan iragarri den grebak ez duela Bermeoko ‘Sancti Spiritus’ Udalaren Zaharren egoitzan inolako eraginik izango adierazi die herritarrei eta bereziki udal egoitzan familiarrak dituzten pertsonei.
010 (94 617 91 00)