Albistea
Bermeoko Udal Musika Eskolako irakasleek maiatzaren 21ean, Bermeoko eta Euskal Herriko abestien kontzertua eskaini zuten Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako lorategian. Kontzertu horrekin egoiliarrek musikarekin gozatu dute eta abestiak abestera ere animatu dira, giro polita sortuz.
Ekimen hori Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Bermeoko Udal Musika Eskolak elkarlanean egoitzako egoiliarrak musikarekin gozatu ahal izateko martxan jarri duten programaren barne dago.
Programa horrek “pertsona nagusientzat hainbat onura dakar: integrazioa lantzen da, komunitatearekiko lotura mantentzen da, auto-estima hobetzen du, maila kognitiboa lantzen du eta belaunaldien arteko lotura sendotzen du”. “Horregatik gure nagusientzat oso positiboa da”, adierazi du Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak.
Horregatik, eskerrak eman dizkie Bermeoko udal musika eskolako irakasleei ikuskizun polit hori eskaintzeagatik eta gure nagusiei kontzertu berezi horrekin momentu atseginak igarotzeko aukera emateagatik”.
010 (94 617 91 00)