Albisteak

Albistea

Esnatu zerbitzua martxan dago Bermeon

Indarkeria matxistaren biktimei laguntza psikologikoa emateko zerbitzua (Esnatu) arreta ematen hasi da Bermeon. Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzua da, eta arduradunekin zenbait bilera izan ostean, zerbitzua Bermeon ere ematea lortu da. Gaur bertan sinatu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bermeoko Udalaren arteko hitzarmena, eta horretarako Bermeora bertaratu dira Teresa Laespada Martinez Bizkaiko Foru Aldundiko enplegua, gizarte kohesioa eta berdintasuna sustatzeko diputatua, Gizarte Inklusioa sustatzeko zuzendari nagusi Oscar Seco eta Elena Alvarez emakumeak babesteko eta familiei laguntzeko zerbitzuko burua. Bermeoko Udaletik, berriz, Nadia Nemeh Shomaly alkatea, Arantza Ormaza Tarantino Berdintasuneko zinegotzia eta Endika Etxebarria Telleria Gizarte Ongizate Saileko zinegotzia egon dira hitzarmena sinatzeko ekitaldian.

Esnatu zerbitzua eguaztenetan dago Bermeon, 09:00etatik 14:00etara. Hala eta guztiz ere, ordutegia zerbitzua eskatzen duten pertsonen beharrizanetara egokitu daiteke. Zerbitzua jasotzeko bide bi daude: gizarte langileen bitartez eta Bizkaiko Foru Aldundiko webgunearen bitartez. Arreta jasotzeko ezinbestekoa izango da hitzordua eskatzea.

Arantza Ormaza Tarantino, Berdintasun Zinegotzia “pozik” dago zerbitzua Bermeon eskaini ahal  izatearekin. “Bermeoko Udalera sartu bezain pronto, Berdintasun Sailetik lantzen ibili garen proiektua da. Aukera ederra da Esnatu Bermeon izatea. Gutxi-gutxika ematen ari garen aurrerapausoen emaitzak ikusten ari gara, eta poztekoa da”.

19 / 07 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0