Albisteak

Albistea

Ia 800 herritarrek parte hartu dute Bermeoko XI. Herri Lasterketan eta emakumeen parte hartzea handitu da

 

Bermeoko XI. Herri Lasterketan ia 800 pertsonek parte hartu dute eta emakumearen parte hartzea handitu da,  hori izan baita atzo, urtarrilaren 25ean, egindako Herri Lasterketaren helburuetariko bat.  Horrela, antolatzaileek – Taraska Atletismo taldeak eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuak- balorazio “oso positiboa” egin dute.  

Parte hartzaileetatik 555 umeak izan dira eta 240 nagusiak. Nagusien kasuan 92 emakumek parte hartu dute herri lasterketan eta horietariko 26 emakumek lasterketa testimonialean. Hain zuzen ere, aurten lasterketa testimoniala antolatu da emakume guzti guztiak, adin guztietakoak, kirol jai honetan parte hartu ahal izateko eta emakumea Bermeoko herri lasterketan korrika, kirola egiten, ikusi ahal izateko.  

Horrela emakumeen parte hartzea %37 gehitu da joan den urtearekin alderatuz eta 2013. urteko datuak kontuan hartuta neska parte hartzaileen kopurua laukoiztu egin da. 

Bestalde, parte hartzaile gehienak bermeotarrak izan dira, baina asko izan dira aurten inguruko herrietatik eta beste leku batzuetatik Bermeoko XI herri lasterketan parte hartzera etorri direnak, besteak beste, Logroñotik, Gasteiztik, Azpeititik, Ermutik, Bilbotik, Erandiotik edo Markinatik. 

Aurten herri lasterketan batu den dirua gure herrian emakumeen alde lan egiten duten elkarteen artean banatuko da: Erroxape eta Sareginek, hain zuzen ere.

 

 

26 / 01 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0