Albistea
Bermeoko Udalaren Musika Eskolak ikasturte amaierako kontzertu zikloari hasiera eman diogu eta horren barne, datorren martitzenean, ekainaren 2an, III.Tutti kontzertua egingo du; bertan musika eskolako talde guztiak aterako dira kantu banakin. Kontzertua 19:30ean izango da musika eskolako plazan eta aurtengoan, Bermeoko Txalapartari taldeak parte hartuko dute hiru kantutan.
Bermeoko Udalaren Musika Eskolak azaldu duenez, errepertorioan herri kantuei pisua ematen saiatu dira: Egiaren “Gure Tala” “Koldobike”, “Mustafa”, “Hau dok”, “Bermiotarrak”. Horrez gain, “Portura doazenien” Zaharren egoitzan dagoen Juli Izagirre andreari entzunda jasotako kantu zaharra ere abestuko dute. “Gustura ikasi dugu antzinako kantu zahar hau”, adierazi du.
Egitaraua, ondoko tema ezagunek osatuko dute; “Happy”, “Mary Poppins”, “Funk town” edota “La vida es bella
010 (94 617 91 00)