Albistea
Tartean Teatro taldearen eskutik, ‘Ez dok hiru’ antzezlana taularatuko da azaroaren 17an, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian, gaueko 21:00etan.
‘Ez dok Hiru’-ren proposamen teatral berria da, publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Tellereiak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin.
‘Ez dok Hiru’ eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktoreekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.
Sarrerak 8 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean. Sarrerak egunean bertan Bermeoko Kafe Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira ere bai, 20:30etik aurrera, agortu ez badira. 29 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabetuek eta elbarrituek %25eko deskontua dute leihatilan.
010 (94 617 91 00)