Albistea
Erroxapek, Bermeoko Emakumeen Elkarteak, hurrengo astean, urriaren 24an, martitzenean, eta 27an, barikuan, hain zuzen ere, bi hitzaldi antolatu ditu.
Lehenengoan, Gurutz Gorriak Bermeon errefuxiatuekin egiten ari den lanaren berri emango du, urriaren 24an, martitzenean, 18:30ean, Erroxaperen lokalean, Erreten Lameran. Bigarrenean, Lorea Alberdik yogari buruzko hitzaldia eskainiko du, urriaren 27an, barikuan, 19:00etan, Erroxapeko lokalean baita ere.
Bermeoko Emakumeen Elkarteak interesa duten pertsona guztiak gonbidatu ditu hitzaldi horietara.
010 (94 617 91 00)