Albisteak

Albistea

Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan izen-emote eta matrikulazio epea zabalik

 

Bermeoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan izen-emote epea zabalik dago Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egiteko. Ziklo horiek DBH-ko titulua lortu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. 

Datorren 2016-2017 ikasturtean ondoko zikloak eskainiko dira: Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak. Ziklo horiek bi ikasturteko iraupena dute eta epealdi horren barruan enpresetako praktikaldia barne dago bigarren urtean. 

Ikasketa hauekin ikasleek lortutako titulazioa ikasketa araututakoa da eta Lanbide Heziketako Lanbide Kualifikazioen katalogoan barne sartuta dago. Izan ere, balio akademikoa dauka eta  baita lanerako balioa ere estatu mailan. 

Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortu ezkero, ikasleak Erdi mailako zikloetan matrikula daitezke <u>zuzenean</u>, euren ikasketekin jarraitzeko edo lan munduan sartzeko xedez. 

Aurrematrikulazio epea ekainaren 6tik 17ra izango da eta matrikulazio epea uztailaren 11tik 15era. Izen-emote epea zabalik dago jada, goizeko 9etatik eguerdiko 14etara, Atalde 8an. Informazio gehiago nahi izan ezkero, deitu 946179175 telefono zenbakira

27 / 05 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0