Albisteak

Albistea

‘Xixili Eguna’ uztailaren 29an egingo da Bermeoko merkataritza eta ostalaritza establezimenduak sustatzeko

  •  “Xixili Eguna Bermeoko ostalaritza eta merkataritza establezimenduen jai handia izango da. Udalak herriko taberna eta saltokiekin batera elkarlanean egindako ekimen honek hurrengo urteetan ere jarraipena izatea da helburua”, adierazi du Bermeoko Komertzio zinegotzi Kepa Zumetak

Bermeon, 2022ko uztailaren 27an.- Bermeoko Udala eta herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduak batu egin dira ‘Xixili Eguna’ antolatzeko. Uztailaren 29an egingo den ekimen honen helburua da herriko ekonomia berraktibatzea eta tokiko kontsumoa sustatzea. “Oso pozik gaude antolatu dugun egun honekin. Herriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduen egun handia izango da eta ziur gaude harrera oso ona izango duela. Guztira, 40 establezimenduk baino gehiagok parte hartuko dute”, adierazi du Bermeoko Komertzio zinegotzi Kepa Zumetak.

Xixili Egunaren lehen edizio honek denetik izango du, baina helburua bera izango da: Bermeoko merkataritza eta ostalaritza establezimenduak sustatzea. “Elkarlanean egindako egun honen ezaugarri nagusia da establezimenduek askatasuna izango dutela egunean zehar nahi dutena egiteko. Batzuk kanpoaldean jarriko dute euren produktua, beste batzuk eskaintza bereziak egingo dituzte Xixili Eguna dela eta, beste batzuk pintxoak eskainiko dituzte, zuzeneko musika emanaldiak… denetarik!”, jarraitu du Zumetak.

Egunean zehar, gainera, giroa alaitzeko helburuarekin, musika egongo da herriko kaleetan zehar. Honela, 18:00etatik 20:00etara Bermeoko merkataritza eta ostalaritza gune ezberdinetan musikaz gozatu ahal izango dugu eta, ondoren, 20:00etatik 21:30etara, Lamerako kioskoan eta Erreten Lameran taldeak egongo dira entzungai.

Gainera, herritarrek Instagram sare sozialaren bidez egingo den argazki txapelketan parte hartu ahal izango dute. Txapelketa honen helburua izango da ‘Xixili Eguna’ modu egokienean irudikatuko duen argazkia egitea. Herritarrek parte hartzeko argazki bat egin eta #XixiliEguna traola jarri beharko dute. Argazkiak aurkezteko eguna uztailaren 29a izango da, eta saria irailaren16an emango da.

Azkenik, 20:00etatik aurrera nagusientzako kale antzerkia izango dugu Goiko Plazan (Hotzmuga Teatroren “Bidearen amaiera”) eta egun osoan zehar, 11:00etatik aurrera, urtero egiten den Bermeoko Liburu eta Disko Azoka egingo da.

<u>Establezimendu parte hartzaileak izango dira: </u>

Irabi, Amatxu denda, Kai Alde, Izaro kafetegia, Aintzane loradenda, Uhaina Surf & Art, Geuzetxuek, Intxare, Expert Goikoetxea, Modas Monica, T-KIMUA, Beibi, Decoraciones Rafa, Udane Jostailudenda, Señe ume arropa denda, Julita Lentzeria, Double Act, Agirre Burdindegia, Botika Gabilondo, Karinkara, Usainak, Zuretzat, Bermeo Optika, Expert Toja, Mercería Lencería Isabel, Jokera Sport, Landabaso harategia, Barturen harategia, Joseba fruta denda, San Anton okindegia, Izaskun Gaiastegi, Kofradia San Pedro Bermeo, Kilima, Sollube arraindegia, Bar Galerna.

27 / 07 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0