Albisteak

Albistea

Irekita Bermeoko kultur talde, elkarte eta pertsona fisikoei urteko kultur eta jai ekimenak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia

-Beste batzuen artean Bermeoko herriko kultura, nortasuna eta jaien zabalkundea sustatu nahi da

-Guztira 85.000 euro bideratuko dira honako dirulaguntzetara: kultur taldeen ohiko funtzionamendurako eta ekintzetarako, herriko jaietako ekintzetarako eta auzoetako jaiak antolatzeko

Bermeon, 2023ko maiatzaren 25ean.- Bermeoko herriko kultura, nortasuna eta jaien zabalkundea sustatzeko helburu nagusiarekin, Bermeoko Udalak beste urte batez Bermeoko kultur talde, elkarte eta pertsona fisikoei urteko kultur eta jai ekimenak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia ireki du. Guztira 85.000 euro bideratuko dira honako dirulaguntzetara: kultur taldeen ohiko funtzionamendurako eta ekintzetarako, herriko jaietako ekintzetarako eta auzoetako jaiak antolatzeko.

Dirulaguntza hauen bitartez, halaber, honakoa da lortu nahi da: euskal folklorea eta kultura zabaltzeko izaera publikoko ekintzen garapena eta presentzia lortzea, beste komunitate eta udalerrietan, elkartrukeak eta euskal kultur ondarea zabaltzea sustatzea, Udalak antolatutako ekintzetan parte-hartzea lortzea, sorkuntza eta zabalkunde artistikoa bultzatzea, herrian eta auzoetan tradiziozko jaiak antolatzea, herritar eta auzotar guztiei bakoitzaren ohiturak ezagutaraztea eta herriko eta herritik kanpoko jendea erakartzen duten ekintzak antolatzea.

Dirulaguntza eskatu nahi dutenek, beste batzuen artean, honako irizpideak bete beharko dituzte: irabazi asmo bakoak izatea, egoitza Bermeon edukitzea eta bere jarduerarik garrantzitsuenak herri honetan edota herriko auzoetan jaiak edo ekitaldiak antolatzen garatzea, auzo alkatea edo auzoko jai batzordeko zuzendaritza batzordeko kideren bat izatea, edota herrian eragina duen jaietako edota bestelako ekintzaren bat antolatzen duen herritarren bat izatea.

Honakoak izango dira deialdi bakoitzerako zenbatekoak eta eskabideak aurkezteko epea:

-          Kultur taldeen ohiko funtzionamendurako eta ekintzetarako laguntzak: 35.500 euro (emango den zenbateko handiena, 9.000 euro). Epea ekainaren 16ra arte irekita

-          Herriko jaietako ekintzetarako laguntzak: 20.000 euro (emango den zenbateko handiena, 4.500 euro). Epea ekainaren 30era arte irekita

-          Auzoetako jaiak antolatzeko laguntzak: 30.000 euro (emango den zenbateko handiena, 4.000 euro). Epea auzoko jaiak hasi baino 45 egun lehenago irekita

Diruz lagundu daitezkeen gastuen xedea, honakoak dira: elkartrukeak, urteurren ospakizunak, lehiaketak, jaialdiak, nazioarteko egunen ospakizunak, bideo emanaldiak, folklore ekitaldiak, ondarea eta arte plastikoak, jai ekitaldiak, musika saioak, kultura arloko saioak, kirol saioak eta umeentzako ekitaldiak.

Informazio gehiagorako Kultura saila: Irakaskintza, 14-16 / 94 617 91 57 / kultura@bermeo.eus

25 / 05 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0