Albistea
Bermeoko Musika Eskolako taldeak datorren zapatuan, maiatzaren 9an, Errenterian ospatzen den MUSIKALDIAN , Musika eta dantza eskolen egunean, egongo dira.
Bermeoko musika eskolatik, Kankinkabara Txistu taldea, Erroxape abesbatza eta Arrekatxutxa Trikitixa-pandero taldea Errenteriako gune desberdinetan musika jotzen arituko dira.
Guztira Bermeoko Musika Eskolako 55 lagun hurreratuko dira eta hainbat kalejira, biribilketa, fandango, arin-arin eta kantak prestatu dituzte.3.000 parte-hartzailek eta 46 musika eta dantza eskolek Errenteria, Musikaldiko leloak dioen bezala, ‘Tonuan jarriko dute!’
010 (94 617 91 00)