Albistea
Eneritz Artetxe ipuin kontalaria izango da barikuan, otsailaren 16an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan, eta, bertan, ‘Uretako ipuinak’ ipuin kontaketa saioa eskainiko du.
Saio horretan umeek istorio harrigarri, beldurgarri, zoragarri zein dibertigarriak entzungo dituzte; hori bai, ipuin horiek guztiak uretatik datoz, ura bere forma guztietan. Ildo berean, pertsonaia guztiek dute bere tokia uretako istorioetan: lamiek, baleek, marrazoek, olagarroek, itsas gizonek, printzesek, txakurrek...
Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da.
010 (94 617 91 00)