Albisteak

Albistea

Hileko kirol ekimena: Biking saio birtuala

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak hilero, aldiz aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera eskeintzen dau. Ekimen honen helburua, besteak beste, herrian egiten diran jarduerak ezagutzea, jarduera berriak zabaltzea eta asteburuetan eta jai egunetan ere kirolean murgiltzeko aukera izatea da. 

Horrela, urriaren 24an zapatuan, BIKING-eko saio birtuala egingo da Udal Kiroldegian. Jarduera goizeko 11:00etan hasi eta 12:00etan amaituko da.

Gogoratu erreserbatu egin behar dozula zure plaza. Urriaren 5etik aurrera hasiko gara izenak hartzen.  Animatu zaitez!!

 

 

 

05 / 10 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0