Albistea
-Hautagaiak proposatzeko epea maiatzaren 16an bukatuko da eta sarituaren berri sare sozialen bidez emango da
Bermeon, 2021eko apirilaren 13an.- Hegaluze Sariak 24. edizioa izango du aurten eta bertara hautagaiak aurkezteko epea maiatzaren 16ra bitarte egongo da irekita. Saria 1997an sortu zen Bermeoren izena zabaldu eta goratu edo herriaren alde egin duen pertsona zein erakundea nabarmentzeko. Ekimenak jatorriz, ekintza puntual bat edo jarraipen profesional bat (kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia…) saritzea izan du xede.
Esan bezala, maiatzaren 16an bukatuko da hautagaiak proposatzeko epea eta sarituaren berri sare sozialen bidez emango da hilaren 21ean. Hautagairen bat proposatu nahi duenak, orri batean idatzi behar ditu haren datuak eta zergatiak eta helbide elektroniko hauetara bidali hegaluze@itsuki-irratia.net / turismoa@bermeo.eus edota Udal Turismo Bulegoan (Udal Liburutegian) aurkeztu.
Iaz ez zen Arrain Azoka ospatu eta ondorioz ez zen Hegaluze Saririk banatu. “Erroxape Emakumeen Elkarteak” jaso zuen azken saria 2019ko edizioan, emakumeen ahalduntzean egiten duen lanagatik eta elkartearen 25 urteko bidea goraipatuz. Irabazlea epaimahai batek aukeratuko du eta hautagai batentzako proposamen asko baldin badaude, bat izatea legez hartuko da, eta ez bozketa moduan.
010 (94 617 91 00)