Albistea
Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrak, irteera programaren bidez, joan den maiatzaren 13an Lezamara joan ziren Athletic taldeko jokalarien entrenamenduak ikustera. Egoiliarrek goiz polita pasa zuten.
Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzak aurten ere martxan du irteera programa.
Programa horrek Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrentzat hainbat onura dakar, izan ere, egoiliarrei egoitzatik kanpo egoteko aukera eskaintzen die, komunitatearekiko lotura mantenduz eta egoiliarren auto-estima hobetuz.
Programa hori martxan izatea “oso garrantzitsua” da, “egoiliarren bizi kalitatea hobetzen duelako”.
010 (94 617 91 00)