Albistea
Bermeoko Berton Elkarteak urtero antolatzen duen Merke-Merke azoka abuztuaren 4an, zapatuan, izango da Taraskan. Azoka horretan mota askotako produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako arropak.
Horrela, kalitatezko produktuak prezio ekonomikoetan eskuratu nahi dituzten pertsona guztiek Merke-Merke azokara bertaratu daitezke, zapatuan, abuztuaren 4an, Taraskara, goizeko 10:00etatik iluntzeko 21:00etara.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Merke-Merke azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira, eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eros daitezke. Horrela, zapatuan, herritarrei Merke-Merke azokara etortzeko gonbitea luzatu die.
010 (94 617 91 00)