Albistea
Nestor Basterretxea aretoan zine proiektore digitala jartzeko prozesua hasi du Bermeoko Udalak pelikula berriak eta nobedadeak arin eduki ahal izateko Bermeon. Hortaz, behin prozesu hau bukatuta, urrian hasiko da zinema denboraldi berria.
Bermeoko Udalak azaldu duenez, gaur egun Nestor Basterretxea aretoan dagoen proiektorea zaharra da, 35 mm-koa, hain zuzen ere. Gure herrian pelikula berriak eta nobedadeak estreinalditik eta denbora gutxira izateko eta programazio erakargarria eskaini ahal izateko ezinbestekoa da proiektore digital bat kabinan izatea.
Hori dela eta, prozesu hori garatzen hasi da Udala eta, horrela, datorren denboraldian, -urriaren hasieran hasiko dena-, Nestor Basterretxea aretoan asteburu guztietan umeei zein nagusiei zuzendutako pelikulak eskainiko dira, “pelikula berrienak, hain zuzen be, proiektore berriak, estreinatik oso denbora gutxira Bermeon nobedadeak izatea ahalbideratuko duelako”.
Horrela, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, “aro barri honetan, zineko bazkideak izateko kanpaina bat martxan jarriko du, ikusleak fidelizatzeko asmoarekin eta denon artean zinera joateko ohitura berpizteko”.
010 (94 617 91 00)