Albistea
Bermeoko Udal Liburutegiak hurrengo astean ‘Post-it bizitzaz’ liburuaz aritzeko aritzeko irakurleen txokoaren saio berri bat hartuko du eguenean, martxoaren 26ean, eta, era berean, etxeko txikienek Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioarekin gozatzeko aukera izango dute barikuan, martxoaren 27an.
Irakurle txokoaren saioa 18:30etik 20:15era izango da eta horretan Iolanda Zuñigaren "Post-it bizitzak" liburuaz arituko dira. Liburu honetako bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak. Egiazkoak, batik bat, bizitza horietako protagonistek badutelako engainuaren berri, jabetuta daudelako karta txarrak tokatu zaizkiela partidarako; are, aldez aurretik markatuta zeudela. Baina, hala eta guztiz, jokatzea erabakitzen dute.
Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Ekimen horrekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.
Bestalde, barikuan, martxoaren 27an, 18:00etatik aurrera Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa eskainiko du 4 urtetik gorako umeei zuzenduta. Umeek saio honetan Ines Bengoaren ipuinekin ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute. Saioa dohainik da eta edukiera 50 eserlekukoa da.
010 (94 617 91 00)