Albisteak

Albistea

Kirol Patronatuak kiroldegiko fitness gimnasioko eta biking gelako ekipamendu kardiobaskularra berritu du Igeriketa terapeutikoa, akua running eta biking saio birtualak berrikuntza nabarmenenak 2015/16ko uretako eta lurreko kirol egitarauan

 

Urriaren 1etik aurrera Bermeoko Udalaren kirol Patronatuak ikastaro berriak inauguratu ditu eta urtero bezala.

Ikastaroen ikuspuntutik igeriketa terapeutikoa, akua running saioak eta biking saio birtualak nabarmendu dira berrikuntza moduan, beharrizan eta gustu guztietako pertsonentzako ikastaroak antolatzen saiatuz.

 Instalazioen ikuspuntutik ere aldaketa nabarmena ikus daiteke Fitness gelako zein Biking gelako ekipamenduetan.  

 Biking gelako ekipamendua Exercycle enpresak jarri du. 26 txirrindu jarri dira, eta saio birtualak egiteko aukera ere jarri dugu.

 Fitness gimnasioko ekipamendua aldiz, Life fitness enpresak jarri du. Honako honetan, 35 elementu berri jarri dira, korrikan egiteko 10 zinta, 10 eliptika, 2 eskaladora, 3 eskailera, 2 pauso aldakorreko eliptika, 2 arraun ur-ergometroak, 6 txirrindu horizontalak eta multiestazio bat 9 postuekin. Lehen 40 aukera egon dira gimnasioan, egun 53 daude ariketa kardio-baskularra egiteko.

 Berrikuntza moduan uretako arraunak, eskailera mekanikoak, eskaladorak eta “pauso aldakorra” duten eliptika bereziak nabarmendu nahi ditugu.

 Igerilekua eta fitness gimnasioa herritarrei eskaini beharreko oinarrizko zerbitzuak dira Udalaren ustez. Kalitatezko instalazioak izatea garrantzitsua da eta gainera bermeotar guztien eskura egotea. Kalitatezko zerbitzuak eta denon eskura.

 

05 / 10 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0